Kamu-ko lamina :

Lehen, emazteak hilabetero etxeko arropak errekara garbitzera joaiten ziren. Lan luzea zen eta egun batzuk emaiten zituzten egiteko. Lehen egunean, emazte batek urrezko orraze bat atxeman zuen. Hartu eta bere etxera eraman zuen. Gauean boza bat entzun zuen erraiten : „orrazea bere tokian eman.“ Bainan hori ez zuen egin. Biharamunean, landa guzia harriz betea zen. Emazteak ez ziren gehiago pasatzen ahal, erreka bazterrera, garbiketa egiteko.Etxera itzuli ziren. Eta gauean, laminaren bozak berritz erran zuen : „orrazea bere tokian eman, nahi baduzu harriak kentzea.“ Biharamunean, orrazea bere tokian eman zuen, eta garbiketa egitera joaitean, harri guziak kenduak ziren. Emazteak lamina ikusi zuen eta galdegin zion : „lamina, lamina, nola egin duzu ?

Laminal errantzun zuen : „nere lagunekin, harriak banaka, banaka, kendu ditugu.“

 

(3.zikloa) Claude Labat-ek kondatu ondoren

Vous êtes ici : Accueil VIE SCOLAIRE ECOLE ST MARTIN Classes bilingues mitologia : CE2 CM1 CM2