Mari eta artzaina :

Behin batean, Mari arroka baten gainean jarrita zegoen. Artzain bat mendian ibilki zen eta Mari ikustean gorde zen. Bainan, Marik ikusi zuen eta erran zion : “ikusi zaitut, artzain, ikusi zaitut! Begira artzain, ekainaren 21ean, eguna luzea izaiten denean eta gaua laburra, etorriko zira eta zure bizkarrean eramanen nauzu, mendi gainera. Bainan kaxu ez utzi erortzera.” Horrela egin zuten. Bainan, ahantxu mendi gainean izan zirenean, herensuge handi bat atera zen. Artzaina izitu zen, Mari erortzera utzi zuen eta ihes egin.

Orduan, Marik erran zuen : „ Malura, malura, hemen egonen naiz ehun urtez.“

 

(CP-CE1) Claude Labat-ek kondatu ondoren

Vous êtes ici : Accueil VIE SCOLAIRE ECOLE ST MARTIN Classes bilingues mitologia : CP eta CE1